Frontoia estaltzeko ez dute proposamen egokirik aurkitu

Anboto 2009ko urr. 22a, 10:12

Hala ere, epaimahaiaren ustez, “besteen gainetik” nabarmentzen diren lan bi dagoz eta eurei eman diote accesit bana. Bestalde, 20 boto kritiko agertu dira frontoia estaltzekoa asmoarekin, ez dutelako beharrik ikusten.

Frontoia estaltzeko Udalak antolatutako ideia lehiaketak zortzi finalista izan ditu. Epaimahaiak aztertu ditu lan horiek, eta eman du bere eritzia: “Proposamenak aberatsak diren arren, frontoiak eta bere inguruak ezaugarri bereziak ditu, eta batek ere ez du lortu horiei guk egoki deritzogun irtenbidea ematerik; beraz, lehiaketa eman barik iztea erabaki dugu”.

Hala ere, epaimahaiaren ustez, “besteen gainetik” nabarmentzen diren lan bi dagoz eta eurei eman diote accesit bana (2.500 euro). Proposamen bat Ruben Alcolea eta Jorge Tárrago arkitektoek aurkeztu dute; bestea Bat Spain Arquitectura S.L. enpresak. Orain Hirigintza Batzordeari dagokio hurrengo pausua ematea: “Guk erabaki behar dogu asmoagaz aurrera segitu ala ez, eta accesita lortutakoekin egin edo beste alternatiba bat bilatu”, azaldu du Niko Moreno alkateak.

Zortzi finalisten lanak Iturrin erakutsi dituzte, eta 521 herritarrek eman dute eritzia. Datu kurioso bat: botorik gehien jaso dituzten bi lanak ez datoz bat epaimahaiak aukeratutakoekin. Bestalde, 20 boto kritiko agertu dira frontoia estaltzekoa asmoarekin, ez dutelako beharrik ikusten. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!