Intxorta astialdi taldeak sasoi hasierako ekitaldia prestatu du bihar Iturri kultur etxean. Intxortak sei urtetik hamaseira arteko gazteak batzen ditu, eta gaztetxoenak astialdi taldera erakartzea da ekimenaren helburu nagusia. Beraz, denak gonbidatuta dauden arren, batez ere, sei eta zazpi urte arteko gaztetxeoi zuzenduta dago biharko ekimena.
Mendebaldeko erara (cowboy, indiar…) mozorrotuta joateko gonbita egin diete gaztetxoei. Iturri kultur etxean duten lokala ere modu horretara dekoratuko dutela jakinarazi dute Intxortako kideek. Jaia 16:00etan hasiko da, eta 20:00etan amaitu. Urtero legez, lokalean bertan askotariko jolasak prestatu dituzte. Arratsaldean zehar kalera irtengo dira, eta han dantzak eta jolasak egingo dituzte. Kultur etxeko lokalera bueltan, txokolatada egongo da bertaratzen diren denentzat.
Jaiaren amaieran eskaera-orri bana banatuko diete gurasoei, euren seme-alabak Intxorta astialde taldera batu gura badituzte. Gaur egun, 100 gaztetxo inguru dira Intxorta astialdi taldean batzen direnak.