Azken aspaldian herriko eskola publikoan zein Lourdesko Ama ikastetxean leihoetako kristalak apurtuta agertu izan dira. Sortzez Garbiaren Basilikako arkupeak be jasan du erasoren bat edo beste. Jazoerak gauez gertatu dira, eta jakinarazi dutenez Udaletxean modu horretako zazpi bat erasoren berri jaso dute.
Erasoak, batez ere, abuztuan eta uztailean egin zituzten eta horiek konpontzeak eskatu duen gutxi gorabeherako kostua 9.000 euro ingurukoa izan dela kalkulatu dute. Udala egoera zelan konpondu aztertzen dabil. Udalatzaingoagaz laster batzartzekotan dira, gai horri buruz berba egiteko: “Edozein erabaki hartu aurretik beraiekin egon gura dugu. Hala ere, segurutik udaltzainen asteburuko ordutegia luzatzea izango da hartuko dugun irtenbidea”, dio Niko Moreno alkateak.
Horrela, udaltzainen ordutegia gauera luzatuko lukete, eta herrian zehar ibiliko lirateke zaintza lanean. Oraindik ez dute zehaztu ordutegia zenbat orduz luzatuko duten, eta zelan gauzatuko den.