Udalak hitzarmen bana sinatu du San Agustingo parrokiagaz eta Sortzez Garbiaren Basilikagaz. Lehenengoan parrokiako erretaula eraberrituko dute. Bigarrenean, bere eskumenean dagoen Santa Katalina ermitako teilatua da berriztatuko dutena.
San Agustingo erretaula eraberritzeko 5.000 euroko laguntza emango du Udalak. Batez ere, umedadeak eragin dio kalterik handiena, eta ildo horretako lana izango da garatuko dutena. Horiek astiro eta denboragaz egin beharreko lanak dira, beraz, ez dute lanak amaitzeko eperik ipini.
Santa Katalinan teilatua
Sortzez Garbiaren Basilikak hainbat ermita ditu bere eskumenean. Horietako bat Iguria auzoan dagoen Santa Katalinakoa da. Ermita horretako teilatua berriztu egingo dute. Udalak 8.000 euroko laguntza bideratu du lan horietara.
Lanak laster hasiko dituzte. Izan ere, azaroaren amaiera aldera Santa Katalina eguna ospatuko dute, eta ordurako ermita prest eduki gura dute.