Taberna Ibiltariak girotuko du Errebonbillo Eguna igandean

Anboto 2009ko urr. 2a, 12:19

Urriko lehenengo igandean ohi duten legez, etzi Errebonbillo Eguna ospatuko dute elorriarrek. Errebonbilloen kalejiragaz batera, nobedade moduan, aurten Taberna Ibiltaria jai-giroa sortzen ibiliko da kaleetan zehar. Koadrila batek euskal kantak abestuko ditu 12:30etik 14:30era, Urarka eta Kurutziaga inguruko tabernetan. Ondoren, arratsaldeko prozesioaren ondoren plazan ere jardungo dute.

Azpimarratzeko da 13:15ean Durangaldeko txistulariek plazan antolatu duten txistu kontzertua ere. Izan ere, estreinakoz ikusi ahalko da Errebonbilloen martxa txistuz, Elorrioko metal taldeagaz eta Berrio-Otxoa abesbatzagaz lagunduta.  Eleder Iturrieta da zuzendari orokorra eta Esther Hernández koruarena.

Gainerakoan, urteroko ohituraren arabera garatuko da eguna. Auzoetatik jaurtitako salbeekin hasiko dute, goizaldeko 05:00etan. Arratsaldean, Errosarioko Ama Birjinaren prozesioa babesteko berriro irtengo dute eta plazara heltzean dantza erakustaldia izango da ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!