Kontseiluagaz hitzarmena sinatu dute hizkuntza-politika egokiaren bila

Anboto 2009ko urr. 1a, 10:43

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hizkuntza-politika egokia gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu du Euskal Herriko 22 herrigaz; horreetako bat Elorrio da. Kontseiluak 2005ean udalen hizkuntza-politikaren neurketa abiatu zuen. Neurketa horren bitartez detektatzen diren hutsuneak konpontzeko konpromisoa hartu dute hitzarmena sinatu duten udalek.

Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek hitzarmenaren funtsa elkarlana dela azpimarratu du: “Herritarrengandik gertuen dagoen administrazioak udalak dira, eta euskararen normalizazinoan garrantzia handia dute. Ondorioz, oso garrantzitsua da udalen eta euskalgintzaren eragile sozialen arteko elkarlana sustatzea”.

Hitzarmena  sinatu duten herriak:
Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Berriozar, Deba, Elorrio, Eskoriatza, Hernani, Igorre, Legazpi, Leitza, Lezo, Markina-Xemein, Muskiz, Ordizia, Pasaia, Segura, Uharte, Urretxu, Villabona eta Zumaia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!