Txantxibiri kalea errekuperatzeko proiektua erakutsi diete bizilagunei

Anboto 2009ko ira. 30a, 14:18

Txantxibiri kalea berreskuratzeko prestatu duten proiektua bertako bizilagunei erakutsi eta azaldu zieten udal arduradunek joan zen astean. 35 bat lagun batu ziren Udaletxean eta, oro har, “harrera ona izan du”, Niko Moreno alkatearen arabera. Bizilagunek azalpenak arretaz entzun eta euren iradokizunak eman zituzten. Gobernu Taldearen hurrengo urratsa udalbatzarra osatzen duten alderdiekin ahalik eta akordiorik zabalena bilatzea da. Proiektua gauzatzeak 1,1 milioi euroko kostua du.

Txantxibiri kalearen hasieran zuhaitzekin, eserlekuekin eta ur-osin txiki bategaz atondutako parkea aurreikusi dute. Jesarleku gehienak elkarri begira daude, bata bestearen aurrean edo ondoan; gitxi batzuk kanpora begira ipiniko lirateke eta bizilagunek denak barrura begira egon daitezen iradoki dute. Guria jatetxe ondoko eremua ere zuhaitzekin eta jesarlekuekin txukunduko dute.

Horrez gainera, orain asfaltozkoa den bidea kendu eta oinezkoentzako egokituko dute, harlauzekin. Ondorioz, hango aparkalekuak kenduko dituzte eta trafikoa berbideratuko dute. Bizilagunek aparkaleku faltagaitik kezkatuta daude. Udala alternatibak aztertzen dabil. Bidea Ibaiondotik bideratuko dute, eta baliteke noranzko bakarreko bihurtzea eta han aparkalekuak sortzea.

Txantxibiri kaleko jaiak

Bitartean, larunbatean Txantxibiri kaleko jaiak ospatuko dituzte. Goizean txistulariekin kalejiran irtengo dute. 15:00etan kalean bazkaria egingo dute. 17:30ean eta 19:00etan igel txapelketa eta patata tortilla txapelketa daude. Segidan, Arantza eta Pantxok erromeria eskainiko dabe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!