Zortzi hautagai dituzte frontoia estaltzeko

Anboto 2009ko ira. 25a, 14:26

Plazako frontoia estali eta barruan sortzen den espazioa askotariko ekitaldiak hartzeko egokitu gura du Udalak. Horretarako, ideia lehiaketa deitu zuen, eta, epea amaituta, 34 proiektu dira jaso dituztenak. Aukeraketa baten ondoren, zortzi proposamenekin geratu dira. Horien maketak Iturri kultur etxean ikusgai daude, urriaren 5era arte.

Erakusketa dagoen artean, gura duenak gehien gustatu zaion maketa bozkatzeko aukera edukiko du. Herritarren iritzia kontuan hartuko dute azken erabakia hartu orduan.

“Itxaroten genuena baino proiektu gehiago jaso ditugu,  kalitate onekoak eta denetarikoak. Kuriositate moduan, bik bakarrik aurreikusi dute plazako zuhaitzak moztea”, Niko Moreno alkatearen arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!