Auzoen eta herrigunearen arteko hartu-emana bizitzeko eta auzoetako beharrizanei irtenbide azkarragoa, parekatuagoa eta orekatuagoa eman nahian, auzo kontseilua sortuko dute. Kontseilua auzo bakoitzeko auzo-alkateek, Elorrioko alkateak eta alderdi bakoitzeko zinegotzi banak osatuko dute.
Asmoa zelan bideratu erabakitzeko auzo batzordeak hainbat batzar egin ditu auzo bakoitzeko ordezkariekin; azkena joan zen asteartean. Dagoeneko estatutuak gorpuztu samartuta daude. Proposamen definitiboa udabaltzarrak onartu beharko du. Ondoren, auzo bakoitzeko alkateak onartzeko prozesua hasiko dute.
Jose Garaizabal zinegotziaren esanetan, “dena bide onetik doa, eta urtea amaitu aurretik estatutuak udalbatzarrera eramatea da gure asmoa”. Auzo-kontseiluak izaera kontsultiboa edukiko du. Auzo-alkateek boto eskubidea izango dute –alderdi politikoko kideek, ordea, ez– eta han gehiengoz onartutakoa udalbatzarrean tratatuko dute. Beti ere, plenoak izango du azkeneko erabakia.
Alkateak nola aukeratu
Elorrion 15 auzo daude eta bakoitzeko auzo-alkatea nola aukeratu erabakitzen dabiltza. Hasieran, herriguneko pilotalekuan egin nahi zituzten hauteskundeak, baina azkenean auzo bakoitzean burutuko dituzte. Oraindik datak erabakitzeke daude. Erabakita daudenean, Udalak buzoiz buzoi emango du horren barri.
Gaur egun, Elorrioko biztanleriaren %10 bizi da auzoetan: 7.000tik 700 inguru.