Aurtengo Ferixa Nausiko idi-probak bertan behar utzi dituzte. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak animalien osasunari eta ongizateari buruzko dekretua onartu eta argitaratu zuen abuztuaren 13an. Dekretu horrek Bizkaiko herrietako idi-probetan parte hartzeko hainbat baldintza zehazten zituen, batez ere, tuberkulosiaren gainekoak. Gipuzkoako ganaduzaleek ez dituzte frogak egin, eta ezingo dute parte hartu. Gipuzkoa da idi-probei dagokionez mailarik handieneko herrialdea, eta “kalitate handiko idi-probak antolatu ezin ditugunez, nahiago izan dugu aurten idi-probarik ez antolatzea”, azaldu du Niko Moreno alkateak.
Nekazaritza Sailak garatu duen dekretua behi-azienden tuberkulosiaren gainekoa da. Jasotzen duenez, “ganaduaren saneamenduaren gaineko neurriak indarrean ipini zirenetik, tuberkulosi maila ikaragarri jaitsi da herri kiroletan parte hartzen duten idien artean”. Hala ere, hiltegietara idi-probetatik datozen idien artean tuberkulosia “sarritan” aurkitu dutenez, neurriak zorroztu egin dituzte.
Mallabian berdin gertatu da
Mallabiko jaietako idi-probak ere bertan behera geratu ziren. Aldunditik jakinarazi zieten apuntatutako idi bikoteek ezin zutela parte hartu, ez zutelako tuberkulosi frogarik egin. Bizkaiko idi bikoteak aurkitzeko denpora nahikorik ez, eta ekitaldia suspenditu zuten. Udal ordezkariek Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundien arteko “koordinazio falta” salatu dute.