Athletic-Eibar arteko futbol partidua, Nikaraguara begira

Anboto 2009ko ira. 3a, 12:15

Superligan jokatzen duten Athletic eta Eibarko emakumeen futbol-taldeek norgehiagoka jokatuko dute, irailaren 8an 19:00etan, Eleizalden.

Superligan jokatzen duten Athletic eta Eibarko emakumeen futbol-taldeek norgehiagoka jokatuko dute, irailaren 8an 19:00etan, Eleizalden.

Kainabera_Nikaragua_copia.jpgElorrioko futbol elkartearen ekimenez sortuta jokatuko den partiduan ateratako dirua, berriz, Kainabera GKEak Nikaraguan etxe duinak eraikitzeko daukan proiektua laguntzera bideratuko dute. Etxeetako hormetako arrakaletan bizi den zomorro batek transmititzen duen ‘chagas’ gaixotasunari egin gura diote aurre Kainaberakoek, besteak beste, Mozonte herrian abiatutako proiektuarekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!