Etxebarriako San Agustingo jaiak dira bihar

Anboto 2009ko abuztuaren 27a

Ekitaldiei dagokionez, aurreko urteetakoak baino xumeagoak izango dira aurten Etxebarriako San Agustin auzoko jaiak. Izan ere, Olazar Auzo Elkarteak bere kabuz antolatu ditu jaiak; Udalak proposatu zien laguntza sistemarekin ez daude ados,elkarteko kideak, eta gurago izan dute aurten eurek euretara antolatu. Udalaren proposamenarekin jaiak antolatzea ezinezkoa zela azaldu dute; datorren urterako ezadostasuna konpontzea itxaroten dute.

Jai-giroa diruak barik gogoak eta ilusioak sortzen duenez, festarik ez da faltako bihar Eguerdian meza izango dute. Arratsaldez, berriz, 19:00etan, umetxoek txopo txiki bat jasoko dute. Segidan trikitilariek girotuta trikipoteoa egingo dute auzoko taberna bietatik. Azkenik, 21:30 inguruan auzo-afarian batuko dira elizpean. Bakoitzak bere janaria eramango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!