Elorrioko euskarari buruzko ikerketa egingo dute

Anboto 2009ko abu. 24a, 14:43

Udalak Elorrioko euskarari buruzko ikerketa-lana egiteko lehiaketa bat ireki du. 12.000 euroko diru-laguntza lortu nahi duenak irailaren 28ra arte dauka dokumentazioa aurkezteko epea. Ikerketak herri hizkeren ahozko ondarea jasotzea dauka helburu, gero herritarren artean zabaltzeko.

Udalak Elorrioko euskarari buruzko ikerketa-lana egiteko lehiaketa bat ireki du. 12.000 euroko diru-laguntza lortu nahi duenak irailaren 28ra arte dauka dokumentazioa aurkezteko epea. Ikerketak herri hizkeren ahozko ondarea jasotzea dauka helburu, gero herritarren artean zabaltzeko.

Elorrioko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira eskabideak. Lanari buruzko txosten zehatzaz gainera (lanaren ikerketa esparrua, metodologia, kronograma…), eskatzaileak bere Curriculum Vitaea eta zor obligazioak egunera dituela frogatzen dituen egiaztagiria aurkeztuko ditu, besteak beste. Laguntza nori eman puntutako sistema bidez erabakiko dute. Puntuak banatzeko esparruen artean daude eskatzaileak aurkeztutako aurreproiektua, curriculuma edo eta gaiari lotutako ikasketak zein ikerlanak, esaterako.

Norbanakoez gainera, taldeak ere aurkeztu daitezke lehiaketara. Bigarren kasu honetan, taldeak ikerlanaren arduradun bat izendatu beharko du. Dena dela, taldean aurkeztuz gero, arduradunak ez ezik, gainerako kideek ere gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte. Parte hartzeko ezinbesteko baldintza da arduradunak goi mailako tituluduna izatea eta euskara arloan gutxienez EGA maila izatea. Taldee kasuan, erdi mailako titulazioa eta EGA eskatuko zaizkie gainontzeko partaide guztiei.

Lehiaketan parte hartzeko eskakizunak eta berau lantzeko oinarriak  Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eskuragarri daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!