Adostasunik lortu ez eta iazko aurrekontuak luzatuko dituzte

Anboto 2009ko uzt. 15a, 11:16

Iazko aurrekontuak luzatuta amaituko du urtea Elorriok. Bere sasoian Gobernu Taldeak aurkeztutako proposamena atzera bota zuen udalbatzarrak eta ez dute berririk aurkeztuko. EAJrekin egindako batzarrean ez ziren adostasunera iritsi. Irailean hasiko dira -iaz baino hile bi lehenago- alderdi guztiekin 2010eko aurrekontuak lantzen.

Iazko aurrekontuak luzatuta amaituko du urtea Elorriok. Bere sasoian Gobernu Taldeak aurkeztutako proposamena atzera bota zuen udalbatzarrak eta ez dute berririk aurkeztuko. EAJrekin egindako batzarrean ez ziren adostasunera iritsi. Irailean hasiko dira -iaz baino hile bi lehenago- alderdi guztiekin 2010eko aurrekontuak lantzen.

EAJk eskatu izan duen moduan, Gobernu Taldea “ados dago aurrekontuak batzordez batzorde eztabaidatzearekin”, Niko Morenoren berbetan, baina “batzordeek ezin dute izaera exekutiboa eduki”. Horren gainetik, “planifikazino orokorrak egon behar du, denari osotasun bat emango diona”.

Azken hileotan batzordez batzorde hitz egin dute horren inguruan eta “inbertsio plangintza bat be atera dugu, baina ez gara adostasunera iritsi”: “Onartzen dugu udalbatzarrak bere sasoian hartu zuen erabakia eta irailetik aurrera bide berriak irekiko dira”.

“Ez dute prozedura aldatu”

EAJk ez du aurrekontuen proposamen berria eratzeko jardunbidean aldaketarik nabarmendu: “Prozedura berdina errepikatu dute. Gure ekarpenak hotzean proposatzea ez da metodologiarik egokiena. Eurekin batu eta ikuspuntu bera ez dugun gaietan eztabaitu nahi genuen, adostasun batera iritsi asmoz. Ez da parte-hartze prozesurik eman”, salatu du Ana Otadui alderdi jeltzaleko zinegotziak.

Gobernu Taldea eta EAJ bereizten dituen gaien artean AHTa, Hiri Antolamendurako Ordenamendu Orokorra eta euskal preso politikoen gaiak daude, besteak beste: “Eguneroko jardueretan, Ludoteka eta abar, ez zen arazorik egongo, baina beste gai horien gainean eztabaidatu nahi genuen”. 2010ekoetan berdina gertatu ez dadin, “geuk proposatu genuen negoziazioak irailean hastea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!