Gaur egun martxan dagoen webgunearen diseinuak sei urte ditu eta “zaharkituta” dagoela deritzote udal arduradunek. Batetik, irudia “beste sasoi batekoa da”, eta, bestetik, eskaintzen duen zerbitzu aukera zabaldu nahi dute.
Webgunearen aurpegia erabarritzeko ardura Dakit Design enpresari esleitu diote, 11.000 euroan. Urtea amaitu arteko epea daukate diseinu berria eratzeko, urtarriletik aurrera martxan ipintzea da-eta asmoa.
Irudiaz gainera, edukien eta zerbitzuen alorrak ere hobetu nahi dituzte. Orain, webgunean agertzen diren albisteak “ez daude egon beharko luketen bezain eguneratuta”, Niko Morenoren arabera. Urtarriletik aurrera zerbitzu hori eguneratuta eramateko arduradun bat kontratatuko dute.
Azkenik, 2011ra begira, hainbat jarduera (erregistroko kontsulta, baimen eskariak…) webaren bitartez egiteko leiho elektronikoa zabaldu nahi dute.