Berrio-Otxoa Eguna ospatuko dute asteburuko ekitaldi sortarekin

Anboto 2009ko uzt. 3a, 09:16

Elorrioko patroi den San Balendin Berrio-Otxoa gogoratuko dute asteburuan elorriarrek, urteroko tradizioari jarraituz. Abesbatzen kontzertuak, haurrentzako ekitaldiak eta pilota partiduak antolatu dituzte, beste hainbaten artean.

Elorrioko patroi den San Balendin Berrio-Otxoa gogoratuko dute asteburuan elorriarrek, urteroko tradizioari jarraituz. Abesbatzen kontzertuak, haurrentzako ekitaldiak eta pilota partiduak antolatu dituzte, beste hainbaten artean.

Elorrio_aldatzeko_.JPGGaur, 17:00etan, burbuila jaia egingo dute plazan, gaztetxoen gozamenerako. Ondoren, 18:00etan, Elorrioko Berriotxoa pilota taldeak antolatutako partiduak hasiko dira pilotalekuan.

Bihar, uztailaren 4an, da Balendin Berrio-Otxoa Eguna. Eguerdiko 12:00etan meza dago Sortzez Garbiaren Basilikan. Segidan, 13:30ean, luntxa eta kale animazioa egongo dira plazan. Toki berean, baina arratsaldeko 18:00etan, Bidasoako erraldoiak eta buruhandiak izango dira protagonista, eta baita eurengandik ihesi ibiliko diren gaztetxoak ere. 18:30eko pilota partiduen ondoren, 20:00etan, Berrio-Otxoa abesbatzak kontzertua eskainiko du Santa Anako Kaperan. 22:30ean Txuma Murugarren zuzenean ariko da, Lourdesko Ama Ikastetxean. Etzirako, Elorrioko ermiten ibilbidea antolatu du Erdella mendizale taldeak.

Azkenik, bihartik  hilaren 12ra, Klaudio Gallastegi eta erlijio gaiak oinarri dituen erakusketa filatelikoa ikusgai egongo da Iturrin, Elorrioko Numismatika eta Filatelika Elkarteak eratuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!