Fytasa Taldeak aurreikusi duen behin betiko kaleratze espedientearen kontsulta epea abuztuaren 3a arte luzatzea lortu dute Ductilorreko langileek. Espedienteak 19 langile kaleratzea jasotzen du, komiteak jakin eragin duenez.
Joan zen asteko barikuan zuzendaritzarekin zuten batzarra bertan behera geratu zen azkenean, ELAko Manu Fernándezek argitu duenez: “Abokatuak bertaratzerik ez zeukala arrazoitu euskun enpresak. Egun horretan enpresan itxialdia egin genuen eta kontsulta epea atzeratzeko akordioa lortu genuen”.
Fytasa Taldeko zuzeneko eskulana da Ductilorreko lan-taldea; Fytasak zuzendaritza eta salmenta saila batzen ditu. Langileak prest dagoz enplegu-erregulazio espediente zabalagorako “enpresak diru gutxiago galdu dezan, baina, aparteko ordainsaria eta oporrak ukitu gabe”.