Bart, Frantziako poliziak ustezko ETA kide bi atxilotu ditu Charenton le Pont-en -Val de Marne departamenduan-, Parisko hegoekialdean: Javier Arruabarrena (37 urte, Elorrio) eta Ohiana Garmendia (32 urte, Santurtzi).
Operazioan Espainiako segurtasun indarrek ere parte hartu dute. Iturri polizialean arabera, atxilotuek dokumentazio faltsua zuten eta materiale informatikoa hatzeman diete. Ondoren, euren bizilekua arakatu dute. Biei ETAren informazino aparatuko arduradun izatea leporatzen diete indar polizialek.