Fytasan 19 langileren kaleratzea salatu dute

Anboto 2009ko eka. 24a, 15:54

Fytasa enpresak behin betiko kaleratze espedientea jarri gura duela salatu du bertako enpresa komiteak. Espediente horrek 19 beharginengan izango luke eragina. Bariku arratsaldean dauka komiteak batzarra zuzendaritzarekin, eta 19 horiek nortzuk diren argituko die. Euren iritzirik ez dutela “ezertarako” kontutan hartu kritikatu du CCOO (bost ordezkari), ELA (hiru) eta LAB (bat) sindikatua batzen dituen komiteak.

Fytasa enpresak behin betiko kaleratze espedientea jarri gura duela salatu du bertako enpresa komiteak. Espediente horrek 19 beharginengan izango luke eragina.

Fytasa_copia.jpgBariku arratsaldean dauka komiteak batzarra zuzendaritzarekin, eta 19 horiek nortzuk diren argituko die. Euren iritzirik ez dutela “ezertarako” kontutan hartu kritikatu du CCOO (bost ordezkari), ELA (hiru) eta LAB (bat) sindikatua batzen dituen komiteak: “Prest gaude enplegu-erregulazio espediente zabalagorako, enpresak diru gutxiago galdu dezan, baina aparteko ordainsaria ez kentzea eta oporrak ez ukitzea eskatzen dugu, besteak beste. Bide hori ez dute ontzat hartu”.

Iazko urte amaieratik enplegu-erregulazio espedientean dago Fytasan. 2009 urte osoari eragiten dion bigarren espedientean murgilduta dago orain lan-talde osoa. Astean egun bitan eragiten dien enplegu-erregulazioan daude 105 langile, “eta ia denak langile finkoak dira”; hilaren arabera hiru egun ere izan daitezke. Enpresaren gestio “txarra” eta “negoziaziorako jarrera ezkorra” salatu du ELAko Manu Fernandezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!