Haizeteak apurtutako hilobia konponduko dute Argiñetan

Anboto 2009ko eka. 11a, 12:58

Orain hile bi inguru haizete zakar batek Durangaldea astindu zuen. Elorrion hainbat zuhaitz bota zituen, baina gutxik itxaroten zuten horietako batek eragingo zuen kaltea. Argiñetako hilobi baten gainera jausi zen haritz bat, eta gainalde osoa apurtu zion.

Harrezkero, Udala elkarlanean aritu da Aldundiko Kultura Saileko teknikariekin. Beharrezko azterketa guztiak eginda, asteon Gasteizko Petra zaharberrikuntza- enpresari esleitu dizkiete konponketa lanak.

Bide batez, Argiñetako gainerako hilobietan mantenu-lanak egingo dituzte. Izan ere, goroldioa eta moztutako belarra hilobien oinarrietan pilatzen da; horrek humedadea sortzen du, eta harriaren kalterako da.

Elorrioko ondare historiko diren kurutzeak babesteko neurriak ere hartuko ditu Udalak urtean zehar. Ondare Ibilbidean sartuko direnak erabarrituko dituzte lehenengo; San Joan eta Santa Anakoa, esaterako. Gainera, San Joanekoa fundizio baten alboan dago, eta apurka okerrera doa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!