Ondare Ibilbideak ulertzeko erraz eskainiko du informazioa

Anboto 2009ko eka. 5a, 10:20

Elorrioko ondasun historiko eta kulturalak ezagutzera ematea helburu duen Ondare Ibilbidea urrirako prest nahi dute, eta ildo horretako lan bi esleitu zituzten joan zen astean. Batetik, Ondare Ibilbidea egin nahi duenak audio-gidak erabili ahalko ditu. Hizkuntza askotan emango den informazioa modu zurrunean baino, ulertzeko erraz eman nahi dute; ipuin bat izango balitz legez. Istorio hori sortzeko ardura Peru Magdalenak eta Ander Garaizabalek izango dute. Gainera, informazioa eskuragarri egongo da Elorrioko webgunean.

Bestalde, jakinarazi dutenez, audio-gida iPod formatuan eskainiko dute. Horrez gainera, bluetooth-a ere izango du; horrela, mugikorrera deskargatu ahalko da informazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!