Uztaileko herri kanpamenduak prest daude, eragile anitzen lanarekin

Anboto 2009ko mai. 28a, 10:45

Udalaren eta askotariko eragileen ekimenekin, prest dago 2009ko ‘Uztaila Oparo’ programa. Udalak antolatutako herri-kanpamenduan izena emateko epea ekainaren 5a artekoa da. Aukera bi daude; ekainaren 29tik uztailaren 10era, eta ekainaren 29tik uztailaren 24ra (09:30-13:30).

Elorrioko Yes akademiak ingelesa praktikatzeko aukera eskainiko die ekainaren 29tik uztailaren 13ra (10:00-13:00) 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei.

Lourdesko Ama ikastetxeak ‘Kirola eta osasuna’ gaiak landuko ditu uztailaren 1etik 29a arteko kanpamenduan. Intxorta asti taldeak, berriz, kanpamendu finkoa antolatu du: uztailaren 6tik 17ra  Nafarroako Lezaun herrian.

Gaztetxeak  ‘Amalurra defendatu’ izenagaz hainbat ekintza egingo ditu: espeleologia eta orientazio tailerrak, hitzaldiak, puentinga...

Iturrik film laburren ikastaroa antolatu du, eta ‘Zaldi beltz’ izeneko ikastaroa ere badago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!