Udal lurrak zehazteko inbentarioa egingo dute

Anboto 2009ko mai. 28a, 10:41

Udalaren jabetzakoak diren lurrak zehaztu, zenbatu eta batuko dituen inbentarioa egingo du Udalak. 18 hilabete iraungo du azterketa horrek. Udal-bideen inbentarioa egin berri dute, eta asmo berarekin ekingo diote lurrena egiteari. Horretara, etorkizunean lurren jabetzaren inguruan sortu daitezkeen gorabeherak konpontzeko txosten dokumentatuan oinarritzeko modua edukiko dute.

Niko Moreno alkateak argitu duenez, “jabetza batzuk ez daude dokumentatuta, eta badauden batzuen jabetza ez dago hartuta”; esaterako, Argiñeta ermitaren ondoan zonalde publiko bat dago baina ez dago argi eremu horren jabetza Udalarena ala kofradiarena den. Inbentarioak holako kontuak eta antzekoak argitzea ahalbidetuko du.

Txostena osatzeko lanak jardunbide bi ditu. Batetik, lur-jabeekin berba egin eta beraien testigantza jasoko dituzte; bestetik, erregistroan dauden artxiboak aztertu beharko dira.

Bideekin kexa gutxi

Bideen inbetarioa egin orduan, azaldu dutenez, uste zuten baino polemika gutxiago sortu da. Bi-hiru kasutan bakarrik agertu dira Udalak egindako balorazinoarekin desadostasunean. Gainerako kasuetan ez dute kexa azpimarragarririk jaso.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!