Frantziaren eta Espainiaren espetxe politika salatzen duen mozioa onartu zuen udalbatzarrak, martitzenean. Mozioak Arkaitz Bellon Algecirasen burutzen dabilen higiene grebarekin bat egin eta kondena beteta duten Anton Lopez eta Jose Felix Zabarte elorriarren askapena eskatzen du.
Udalbatzarrera joandako herritar batek Arkaitz Bellonen inguruko testigantza eman zuen: “Algecirasera tokialdatu duten zuen. Orain hamar egun higiene greba hasi du eta egoera kezkagarria omen da.
EAJ abstenitu egin zen, mozinoak ez duela pertsona guztien eskubideak bermatzea bilatzen argudiatuz: “Zilegi da kolektibo honentzat laguntza eskatzea, baina non daude mozioan agertzen ez diren pertsonen eskubideak? Erailenak, mehatxatuenak…”.
Mari Carmen Muñoz zinegotzi sozialistak bere ezezko botoa azaldu zuen: “Nik eta nik ordezkatzen dudan alderdiak ez dugu horrelako kasuen frogarik. Dena dela, Zuzenbide Estatuan bizi gara eta kasu horiek epaitegietan aztertzekoak dira”. Jose Antonio Alkorta EHAko zinegotzia ez zen bilkuran egon, baina mozioaren alde dagoela jakinarazi zuen.