Nikaraguako egoera azaltzen duen berbaldia eguenean

Anboto 2009ko mai. 14a, 16:12

Kainaberak antolatuta, Nikaraguan etxebizitza duinen alde egiten dabiltzaten lanaren inguruan jardungo du Inma Escribanok datorren eguenean, maiatzaren 20an, 19:30ean, Iturri kultur etxean.

Kainaberak antolatuta, Nikaraguan etxebizitza duinen alde egiten dabiltzaten lanaren inguruan jardungo du Inma Escribanok datorren eguenean, maiatzaren 20an, 19:30ean, Iturri kultur etxean.

Escribano boluntarioa da Mozonte izeneko herrixkan, eta hango biztanleen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko lanean dihardu. Ildo horretan, etxebizitza duinak eraikitzeko proiektu baten bila dabil, Kainaberaren laguntzarekin.

Hilaren 28an, toki eta ordu berean, Victor Pozas EHUko irakasleak komunikabidei buruz eta euretan egoten diren interesen inguruan jardungo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!