Merkatariak eta Udala, trafiko-araudiari buruz

Anboto 2009ko mai. 7a, 17:26

Apirilaren 1ean Alde Zaharreko trafiko-ordenazio berria indarrean jarri zuten. Hilabete joan da eta Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME) baditu zenbait eskakizun Udalari egiteko, merkatari batzuei sortutako zailtasunak konpontzeko. Ostegunean batuko dira Udalarekin.

Alde Zaharra oinezkoentzako bihurtzearekin nahiko ados daude, baina komertzio txiki batzuen negozioari eragin dio, esaterako, San Pio X kalean taxiak egokitu izanak. Gainera, toki berean piboteak atzeratu egin dituzte, zabor kontainerrak jartzeko; lehenago 20 kotxetik gora sartzen ziren, eta orain ezin da aparkatu. EMEko kideen esanetan, “arropak erostera doanari ez dio ardura pisu gutxi daukalako, baina janaria edo fruituak erosi behar dituenak pentsatu dezake pisuarekin bide luzeagoa egin baino zentro komertzialera joatea erosoagoa dela”.

Horrez gainera, gertatzen da urteko sasoi batzuetan komertzioetara arratsaldez joan beharra. Piboteak bajatuta daudenez, udaltzainari deitu behar zaio; beraz, sarritan joateko beharra dutenei piboteak irekitzeko giltza ematea egoki ikusiko lukete.

Niko Moreno alkateak dio “iradokizun denak entzuteko prest” daudela eta erabakiak “herritar denen interesari”  begira hartuko dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!