Armarri berriak modernotasuna eta historia uztartu gura ditu

Anboto 2009ko api. 30a, 12:36

Gaztelua eta elorria: horietxek dira Elorrioko Udalak aurkeztu duen armarri berriko elementu nagusiak. Juan José González bexilologoak egindako ikerketatik abiatuta, EPS enpresak nortasun grafikoaren diseinua egin du. Aurrerantzean Udaleko gutun-azal, paper, dokumetu, ibilgailu eta sustapenerako gainerako elementuek irudi hori eramango dute.

Niko Moreno alkatearen berbetan, betiko armarria aldatzeko erabakia hartu dute “transmisioan historiak garrantzi handia daukalako”. Gaineratu duenez, “historia gure iragana da, baina baita aurrera begirako ikuspuntua ere”. Irudi korporatibo berriko aurkezpenean alkateak jakitera eman duenez, irudi berri batek “hobekuntzarako, aurrerako eta gerorako bidea” erakusten du. Udal ordezkariaren berbetan, “kudeaketa estrategiko batean komunikazio korporatiboak daukan garrantziaz ohartu gara”.

Azterketa sakona
Juan José González bexilologoak egindako azterketaren arabera, gaztelua eta elorria hiribilduaren Erdi Aroko zigiluan agertzen dira. “Elorria Elorrio izenagrekin lotuta dago, eta gotorlekua populazioaren egituraren zeinua izango litzateke”, argitu du Gonzalezek.  “Zelai gorrian, zilarrezko gaztelua, sablean mazonatua eta argitua, elorri berde batez kargatua erdian eta gazteluaren ondoan”.

Diseinu barria
Irudi korporatiboaren diseinua EPS  Comunicación enpresak egin du. Azaldu dutenez, “iraganeko baloreak errespetatzen dituen diseinu modernoa” sortzea izan dute helburu.   
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!