Aldatzekua jauregia irisgarritasun eskakizunetara egokitzen dabiltza urtarriletik. Besteak beste, solairu guztiak lotuko dituen igogailua jarriko dute. Ekainaren 30erako amaituko dituzte lanak. Lan horiek, solairuetan banatzen diren elkarte batzuen berregokitzapena ere ekarriko du.
Esaterako, Txantxibiri irratia lehenengotik bigarren solairura tokialdatuko dute. Gela berrian orain daukana baino espazio handiagoa izango du. Alargunen elkartea, aldiz, bigarrenetik lehengo solairura joango da. Hantxe dago La Esperanza elkartea ere eta hark orain hartzen duen espazioa handitu egingo dute. Lehen solairuan erabilera anitzeko gela bat ere egokituko dute.
Podologia zerbitzua
Behe solairuan aldemenetik dagoen sarrera bat itxi egingo dute. Ez dute hormarik egingo, baina atea itxita egongo da. Ondorioz, atarian, libre geratutako espazioan, podologia zerbitzua egokituko dute. Sotoan ez dago aldaketarik. Orain arte legez, taberna eta ileapaindegia egongo dira.