Asteburuan Erreka kaleko jaiak ospatuko dituzte

Anboto 2009ko api. 17a, 15:22

Musika kontzertuek emango diote hasiera aurtengo Erreka kaleko jaiei. 23:00etatik aurrera, Namek Planet eta Trapatoni Circus Band taldeek zuzenekoak eskainiko dituzte plazan. Ondoren, gauerditik aurrrera DJ festa izango dute Ateneoan.

Bihar, goizetik gauera, ekitaldiz josita dago eguna. Azken aldian indar eta sona handia hartu duten bideo jokoak eta euretan jolasteko euskarri berriak (wii, guitar hero…) probatzeko aukera izango da plazan eta Errebonbillon. Teknologia berririk ez, baina ikuskizuna berdin-berdin emango  dute Berrio-Otxoak antolatutako pilota partiduetan, bihar 17:00etatik aurrera.

20:00etan AHTaren aurkako manifestazioa abiatuko dute. Gauez Mokaua multimedia ikuskizuna eskainiko dute Arriolan. Azkenik, Oihergi taldearekin erromeria egingo dute plazan.

Etzi, 18:30ean hasita, Nafarroako jotak eta Mexikoko musika entzuteko aukera dago hiru talderen eskutik plazan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!