Elorrioko EAJk eraikuntzan egurra erabiltzearen aldeko mozioa aurkeztu zuen atzoko udalbatzarrean. Mozioa aho batez onartu zuten alderdi guztiek. Elorrioko Herritarren Aukera alderdiko zinegotzia ez zen udalbatzarrean egon.
Elorrioko Udalak egurrezko produktuak erabiltzearen aldeko sustapen eta komunikazio kanpainetan laguntzeko konpromisoa hartu du. Horrekin batera baita, salbuespenak salbuespen, Udalak zuzenean edo bere menpeko erakunde edo enpresen bitartez egingo diren lanetarako baldintza orrietan kudeaketa jasangarrian egiaztatutako Radiata pinu egurra erabili daiten gehitzeko konpromisoa ere. Azkenik, herri lanetan egurraren erabilpena beste gai batzuen gainetik sustatuko dute.
Radiata pinua
Bizkaian basogintzaren arloan dagoen jarduera ekonomiko handiaren harira aurkeztu zuen mozioa EAJk. Zehazki, Radiata pinuaren landaketa handia izan da orain 40 urtetik hona. Mozioan jasotzen denez, egurrak ez du hainbeste energia kontsumitzen eta klima aldaketaren eragina gutxitzen laguntzen du. Ildo horretatik, Euskadiko egur gaietarako mahai sektorialarekin Radiata pinuaren sustapena egiteko hitzarmena adostu zela gogoratzen du.