Eusko Jaurlaritzak 2.350.000 euro bideratu ditu proiektu honetara. Madrazok adierazi duenez, “Elorrioko Udalaren laguntasuna eskertu nahi dugu”: “Izan ere, horrelako egitasmoen gestioa astuna izan ohi da eta izan dugun moduko laguntasuna izatea funtsezkoa da”. Niko Morenok eskerrak bueltatu dizkio proiektua “Madrazorekin hasi eta berarekin amaitu” dutela gogoratu du. Ildo horretako lehengo egitasmoa izan den arren ez dela azkena izango adierazi du eta Udalak lanean dabilela, fruituak laster emango dituenaren esperantzaz. Izan ere, 2010ean zehar Nizetu Urkizun babes ofizialeko 20 etxebizitza prest izango dira eta Galartza Urian beste 24.