Herria zeharkatzen duen errepidea, San Pion hasita 500 metroan, Udalari lagako dio Aldundiak, Udalak berak horrela eskatuta. Laster San Pio inguruan biribilgunea egiten hasiko dira, eta bide zati hori Udalaren kargu badago tramiteak arindu eta sortu daitezkeen arazoak errazago konpondu daitezkeela pentsatzen dute. Izan ere, bitartekaririk gabe, Udalak berak hartu ahal izango ditu erabakiak.
Herria zeharkatzen duen zati osoa utziko diote Elorriori, 500 metro guztira, luzera hori baita eskatu daitekeen tramurik txikiena.
San Pion egingo duten biribilguneak trafikoa astirotzea eta bideratzea du helburu. Miotatik datorren bidea Durangotik datorrenarekin lotzeko lotunea ere izango da etorkizunean.
Bidea Udalaren esku geratzeak esan nahi du tramu horretan egingo diren lanak bere esku geratuko direla; Udalak erabakiko du gorune barriak egin ala ez, esaterako. Hori bai, mantenu lanei ere aurre egin beharko diete: “Egia esan, lan txikiak egin behar izan ditugunetan, goruneak pintatzea adibidez, geuk egin izan ditugu; egoera ez da hainbeste aldatuko”, dio Niko Moreno alkateak.
Lorategien zainketa
Herriko lorategien eta auzo bideko bazterren garbiketa eta zainketa Eulen enpresari esleitu diote urtebetez (luzagarriak). Orain arte, 154.000 euro erabili izan dira horretarako; dena enpresa bakarraren esku utzita, 130.000 euro bideratuko ditue, 24.000 euro aurreztuz.