Igaz hasitako bideari jarraituz, herrian labainkorrak diren zonaldeetako lurzoruei konponbidea ematen jarraituko du Udalak. Tratamendu likido bat emanda, arriskutsuak gertatu daitezkeen lurzoruak lakartu egiten dira, jendeak labain egin dezan eragotziz. Horrez gainera, badauka beste abantaila bat: harlauza garbi mantentzen du. 18.000 euroko aurrekontua dauka egitasmoak.
Iaz Erreka kalean, plazan eta kale kantoi batzuetan (Amiletan eta Kondekuan) egindako probekin oso gustura daude udal arduradunak, eta aurten ildo beretik jarraitzea erabaki dute.
Aurten Musiko Arriolan, Don Tellon, Nizeto Urkizun (kiroldegiko espaloian) eta Kurutzebarrin (erreka ondotik doan zatian) probatuko dute.
Orain urte batzuk Berriotxoa oinezkoentzako moldatu zuten eta, harlauza labainkorra zela ohartuta, zorua makinekin lakartu zuten. Iaz berdin egiteko asmoa zuten, likido bidezko tratamenduaren proposamena heldu zitzaien. Emaitza ona eman duenez, tratamendu horrekin jarraituko dute.