Aukera Azoka egin zuten joan zen bariku eta zapatuan kiroldegian, eta Elorrioko Merkatarien Elkarteak positiboki baloratu du ekimena. Oro har, jende gehiago batu zen barikuan, segurutik asteroko azokak eraginda. Hala ere, pozik daude herritarren artean izan duen harrerarekin. Urtero legez, ildo guztietako standak ipini zituzten: altzariak, lentzeria, janaria, bitxiak, oinetakoak, edertasun produktuak… Guztira, 15 stand inguru atondu zituzten kiroldegiaren luze-zabalean.