Datozen hamar urteetan Elorrioren hirigintza antolamendua definituko duen plan orokorra osatzen dabil Udala. Gai horren inguruko herritarren ekarpenak jasotzeko eztabaida eta parte-hartze prozesua abiatu zuten urrian. Mahai tematiko horietan plazaratutako iritziak Elorrio denon artean izeneko txostenean batu eta ikusgai ipini dituzte www.elorrio.net webgunean.
Txostenak ildo askotako eskaerak jasotzen dituen arren, nagusiki, hiru ondorio atera daitezke. Batetik, herritarrek Elorrioren hazkunde kontrolatua gura dute. Sabaia 8.000 biztanletan ipini dute. Gaur egun, Elorriok 7.200 biztanle ditu. Gurari hori erakutsi dute herri giroa galdu ez dadin; herri izaera mantentzeko eta hazkunde artifiziala deritzena eragozteko. 8.000ko zifra ezartzeko herriak inoiz izan duen biztanle kopuru handiena –orain 20 bat urte, azkenengo atzeraldi ekonomikoaren aurretik– hartu dute oinarri moduan, datu errealistatik abiatzearren.
Ildo horretakoa da bigarren ondorio nagusia ere, baina biztanle kopuruari barik industriaren garapenari dagokio. Arlo horretan ere ez dute gehiegizko hazkunderik nahi; lau edo bost hektarea, goitik jota.
Etxebizitza kopurua
Bestalde, etxebizitza berrien muga 350ean ipini dute: “Hor kontraesan bat ikusten da. Etxebizitza horiek eginez gero, 8.000 biztanletik nahiko gora geundekelako. Hala ere, datu horiek beti dira interesgarriak herritarren nahiak zeintzuk diren jakiteko. Udalaren zeregina da datu horiek ondo ulertu eta zuzen baloratzea”, dio Niko Moreno alkateak.
Hirugarren ondorio nagusiak ingurumenagazko errespetua du ardatz. Herriko basoak, natur-gunea… ondasun moduan hartzen ditu herritarrak, eta zaindu daitezela eskatu. Ildo horretatik, Udalak ibilbide naturalen eta bidegorrien sarea –oinezkoentzako zein zikloturistentzako– osatzeko asmoa dauka etorkizunean.
Orain Udalari dagokio etxeko lanak egitea. Apirilerako prest izan nahi dute Hiri-antolamendurako Plan Orokorraren zirriborroa. Behin betiko onarpena 2010eko udazkenerako nahi dute.