Gaur ekingo diote Portalekua tabernan txarriboda egiteari. Arratsaldean txerria hilko dute eta odolosteak egin. Bihar, barikuan goizean zatiak egin eta txorizotarako okela prestatuko dute.
Zapatu goizean, martxoaren 7an, txarribodako hurrengo pausoak emango dituzte. Goizean txorizoak prestatuko dituzte, eta eguerdian gibel eta odoloste dastaketa antolatuko dute Portalekua tabernan. Eguna borobiltzeko bertso-afaria egingo dute Alkartu elkartean. Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izango dira txarribodako afaria girotuko dutenak.