Telefonoen estaldura aztertuko dute

Anboto 2009ko ots. 20a, 09:17

Gaur hasi eta hilabete bitan luzatu den ikerketarekin helburu nagusi bi bete nahi ditu Udalak: batetik, herrian antenen arloan zer azpiegitura dagoen (zer ekipo eta zer teknologia, zehazki) jakin nahi du, azken hamar urteotan, mugikorren boomagaz, ildo horretarako azpiegiturak ugaritu egin direlako; bestetik, uhinen helmen ahalmena zein den jakin nahi dute, jakiteko herriko zer puntutan dituzten estaldura arazoak. Izan ere, herritarren partetik kexak izan omen dira estaldura arazoengaitik.

Gaur egun , Elorrion lau antena daude, hiru tokitan: Arriarten (Eroski inguruan) eta Igurian bana daude, eta Gazeta auzoan, berriz, bi.

Azterketa Euskoiker fundazioak gauzatuko du, 7.000 euroko aurrekontuarekin. Udal arduradunek argitu dutenez, Euskoikerrek Eudelekin lan egin izan du, besteak beste.

Azterketa horretan agertzen denarekin erabakiko dute estalduraren arazoak nola konpondu. Lan hori hirigintza batzordearekin elkarlanean egin beharrekoa dela diote. Hor hartutako erabakiak Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak jasoko ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!