21 urte beteko ditu bihar Gaztetxeak

Anboto 2009ko ots. 20a, 09:11

Bihar beteko dira 21 urte Elorrioko Gaztetxea okupatu zutela. Gaur, egun eta herri osoan zehar banatutako ekitaldi sortarekin ospatuko dute urteurrena.

Bihar beteko dira 21 urte Elorrioko Gaztetxea okupatutu zutela. Gaur, egun eta herri osoan zehar banatutako ekitaldi sortarekin ospatuko daute urteurrena.

Goizean hasiko dira ekitaldiak. Freestyle saioarekin batera, tirolina eta kaxa jolasa izango dira, beste hainbaten artean. Ondoren, 13:00etan trikipoteoa egingo dute, jai giroa kalera eta herriko tabernetara zabalduz. 14:00etan omenaldia egingo dute San Josen.

15:00etan denak Kiroldegiko frontoian elkartuko dira, bazkaltzeko. Bazkalostean Gaztetxeak urte hauetan guztietan izan duen garapena ikusteko modua egongo da, argazkien bitartez. Ondoren, bertsolariak kantari ariko dira.

Kalejira eta kontzertuak

Arratsaldean, 18:00etan, Kiroldegiko frontoitik abiatuta kalejiran irtengo dira. Azkenik, jai eguna errematatzeko, kontzertu interesgarri bi antolatu dituzte Gaztetxean; All Jazz Era eta Laket  taldeak ariko dira zuzenean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!