Euskara Zerbitzua lehengo liburutegira eramango dute

Anboto 2009ko ots. 19a, 18:11

Sasoi batean liburutegia izan zen eraikinean Turismo Patzuergoa egon da oraintsu arte, 14 bat hilabetez. Patzuergoa, ordea, bertan behera geratu da abenduko batzar orokorraren ondoren. Horrela, eraikin dotorea eta erabilgarria hutsik zeukala aprobetxatuta, Udalak Euskara Zerbitzua haraxe tokialdatzea erabaki du. Horrela, herritarrek eskuragarriago edukiko dute eta gestioak erosotu egingo ditu.

Toki aldaketa apirilerako egitea nahi dute. Hala ere, aurretik hainbat lan egin behar dituzte. Batetik, lokala altzairuz eta beharrezko ekipo teknikoz jantzi behar dute. Bestetik, orain ezinezkoa litzateke Udaletxearen eta eraikin horren artean Intranet bat sortzea –hau da, ezingo lukete batak bestearen artxiborik irakurri– eta bat-bateko komunikazio hori beharrezkoa da funtzionamendu egokia bermatzeko. Horregaitik, Citrix zerbitzaria jarriko dute, erredundantzia eta birtualizazioa barne dituen sistema. Modu horretara, bi eremuak konektatuta izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!