Argiñeta inguruan dagoen ur-biltegitik herrigunera doan ur-hornidura berrizten ari dira. Orain dagoen hodieria aldatu egingo dute, zaharkituta geratu delako. Zenita auzorainoko hodiak aldatzeko lanak nahiko aurreratuta daude dagoeneko. Zenitatik herrigunerako lanak, berriz, oraintsu adjudikatu dituzte. 270.000 euro bideratu dituzte proiektu hori osatzeko, eta bost hilabeteko epea izango dute lanak amaitzeko.
Aldi bitan banatutako lan horiek Argiñeta eta herrigunea lotuko dituen espaloia egiteko ere erabiliko dituzte. Izan ere, tarte horretan jende asko ibiltzen da gora eta behera oinez, eta udal arduradunek komenigarri ikusi dute oinezkoen segurtasuna bermatuko duen espaloia egitea. Guztira, kilometro bi inguruko luzera edukiko du espaloiak.
Proiektu hori 10 urtera begira osatu zuten Berritze Planaren barruan kokatuta dago. Plan horren helburua urtean proiektu bat edo bi gauzatzea da, eta apurka-apurka herriko azpiegiturak berrizten joatea. Iaz Argiñetatik Zenitarako lehen fasea gauzatu zuten, eta Aramiño auzoan ere berriztapenak egin zituzten. Aurten proiektu bakarra eramango dute aurrera Planaren barruan, tamainaz iazko biak adinakoa dena.
Aldunditik diru-laguntzak jasotzeko deialdia zabalik dago. Udalak aurkeztu ditu aurkeztu beharrreko dokumentuak eta datozen egunetan laguntza jasotzea itxaroten dute.