Elorrioko historia, historia horren ondare diren eraikinak, monumentuak eta abarrak zein elorriarren bilakaera soziala ezagutzera emoteko ‘Ondasun Ibilbideak’ izenako ekimena lantzen dabil Udala. Hiru ibilbide aurreikusi dituzte: herrigunean zeharrekoa (udarako prest izatea nhi dute), San Agustin auzotik hasiko dena eta Zenitako berezitasunak erakutsiko dituena.
Ibilbideen jomuga diren eraikinen edo ondasunen ondoan panel informatiboak jarriko dituzte. Horrez gainera, herrigunekoan lurrean harlauzak ipiniko dituzte norabidea markatuz. Gura duenak audiogiak eskuragarri izango ditu. Audiogiak ondasunen gaineko informazioa hizkuntza askotan jasoko duten aparailuak dira. Horrela, helburu bi beteko dituzte: turistei informazioa ingelesez edo jatorrizko hizkuntzan eskaintzea eta tokian tokiko informazio osatua eskaintzea.
Informazio entretenigarria
Herriguneko ibilbideak alde zaharretik abiatuko da. Helburua ez da eraikinen gaineko informazino zurruna ematea; sasoian sasoiko testuingurua ere ezagutzera eman nahi dute; gertaerak, historia, bitxikeriak… Beste ibilbide biak bigarren fase batean osatuko dituzte. San Agustinen hasiko denak, besteak beste, eliza, teileria –berreskuratuz gero– Kurutze Berri eta erromatar bidea ezagutzeko aukera emango du. Ibilbide hori aukeratu dute Elorrio gaur denaren hazia han erne zelako.
Zenita auzoa entitate indenpendente baten eredu ona da, bere ermita, errota, burdinola, idi-probak egiteko zelaia eta abarrekin. Auzoa zelan sortu eta garatu zen ezagutu ahalko da.