Goieta eta Amileta arteko espaloiak egokituko ditue

Anboto 2009ko urt. 28a, 17:31

Goieta eta Amileta kaleen artean dagoen oinezkoentzako tramuan urbanizazio lanak egingo dituzte. Kale horiek eskola publikora doazenak dira. Gune horretan hainbat kale batzen dira eta lotura hori hobeto ordenatu nahi dute. Bestalde, irisgarritasun arazoak ere badaude -eskailerak, esaterako- eta horri ere irtenbidea emango diote. Azkenik, Musika Eskolarako sarrera ere berriztatuko dute

Goieta eta Amileta kaleen artean dagoen oinezkoentzako tramuan urbanizazio lanak egingo dituzte. Kale horiek eskola publikora doazenak dira. Gune horretan hainbat kale batzen dira eta lotura hori hobeto ordenatu nahi dute. Bestalde, irisgarritasun arazoak ere badaude -eskailerak, esaterako- eta horri ere irtenbidea emango diote. Azkenik, Musika Eskolarako sarrera ere berriztatuko dute.

Proiektua osatzeko 63.800 euro erabiliko dituzte. Lanak laster hasi eta sei hilebeteko epean amaituko dira.

San Josetik gora argiteria

Bestalde, San Jose kaletik gora doan bidean argiteria jarriko dute. Horrez gainera, bide batez, Buenos Aires izeneko etxebizitza blokera doan bideko argiteria berriztatu egingo dute. Lanak Artape enpresari esleitu dizkiete eta 144.669 euro bideratu ditue egitasmoa gauzatzeko. Lanak laster hasi eta bi hilabeteko epean amaituko dira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!