Elorrioko kirol azpiegiturak “txiki” geratu direla diote udal ordezkariek. Orain, Elorriok herritarren zerbitzura dituen azpiegiturak kiroldegia, frontoia eta eskoleta kantxak dira. Aspaldian, eskaria hazi egin denez, horiek guztiak asetzeko ez omen dira nahikoa. Ondorioz, zerbitzu hori hobetzeko asmoz enpresa bat kontratatu dute gabeziak identifikatzeko eta horiek nola hobetu aztertzeko.
Niko Moreno alkateak azaltzen duenez, “aspaldian ohartu gara kiroldegia txiki geratu dela beharrizanei erantzuteko. Kiroldegiaz, frontoiaz eta eskolaz gainera ez dugu beste ezer horregatik beharrezko ikusi dugu eremu horretan dauden hutsuneak azaleratuko dituen azterketa egitea”.
LKS izeneko enpresak kirol azpiegiturei buruzko kirol proiektua garatuko du. Alde batetik, lehenengo fase batean, egungo egoera zein den eta zer premia dauden jasoko da. Gabeziak identifikatu ondoren, zerbitzua hobetzeko beraien ustez jarraitu beharreko ildoak zehaztuko ditu.
Lan hori burutzeko 25.400 euroko atala esleitu dio Udalak eta proiektua hiru hilebetetan prest izatea espero dute.
Behin LKSk egindako lana esku artean dutenean hasiko da Udala asmoa gauzatzeko proiektua osatzen.