Biribilgune berri bana egingo dira Miotarako irteeran eta San Pio kalean

Anboto 2009ko urt. 23a, 13:47

Estatu Fondotik 1.255.000 euro egokitu zaizkio Elorriori, eta horiekin zer proiektu egin erabaki zuen azken udalbatzarrean. Batetik, Esteibarlanda, Ibarra, Labakua eta Urarka kaleak berriro urbanizatuko dituzte, eta biribilgune bat egingo dute Miotarako irteeran. Bestetik, San Pio X inguruan, Durangotik Elorrioko sarreran –gasolindegia baino apur bat aurrerago– beste biribilgune bat egingo dute.

elorrio.JPGKaleen urbanizazioak eta Miotako irteerako biribilguneak  992.000 euroko aurrekontua dauka; San Piokoak, barriz, 577.000 eurokoa. Bien batura jasoko dutena baino handiagoa denez, falta dena Udalak ipiniko du. Lanak, beranduen, apirilean hasi behar dira eta 2010eko lehen hiruhilabetekoaren barruan amaitu. Proiektu biak aho batez onartu zituen udalbatzarrak.

Urarka kalearen ondoko biribilgunearekin trafikoa bigundu eta bideratu nahi dute. Gainera, lanek bideari bakarrik eragingo diote: “Kurutzondoko arboladia ez dugu ikutuko. Kontuz jardun dugu ingurune hori errespatu dadin”, dio Niko Moreno alkateak.

Bestalde, Ibarra, Labakua eta Urarka kaleetan urbanizazio lanak egingo dituzte, batez ere, irisgarritasun arazoak konpondu guran. Horrez gainera, arbolak landatu eta dotoretu egingo dutee boulevard itxura emanez.

San Pio X kaleko biribilguneak, bere aldetik, trafikoa astirotzea eta ondo banatzea du helburu.

Bide biak lotzeko asmoa

Durangotik eta Berriztik Elorriora datozen bide biak lotzeko aspaldiko asmoa berriro hausnartzen dabil Udala, baina ez edozein modutan. Sasoi batean, Aldundiak bide biak lotzen zituen lotunearen plana egin zuen. Plan horrek, ordea, horixe hartzen zuen ildo nagusi legez: bide biak lotzeko beharra. Udalak, berriz, beste erizpide batzuk be kontuan hartu behar direla dino eta, gitxienez, plana berraztertu egin behar dela. Barria egitea be ez dabe baztertzen: “Elorrio barruko kale bat izan daiten gura dogu”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!