Hiri Debekatuaren Mapa egiten laguntzeko deialdia

Anboto 2009ko urt. 14a, 16:54

Genero indarkeriaren aurkako “beste urrats bat” eman guran, Udaleko Berdintasun Sailak Hiri Debekatuaren Mapa osatzeko tailerra ostiralean jarriko du martxan. Iluntzeko 19:00etan Iturri kultur etxean ekingo diote herriko bazter estu, ilun eta bakartien zerrenda egiteari.

Udalak emakume denei deialdia luzatu diete tailer horretan parte hartu dezaten. Emakumeenganako erasorik gertatu ez dadin, gune arriskutsuak edo beldurra ematen dutenak identifikatu gura dituzte, Hirigintza Sailekoek beharrezkoak diren hobekuntzak egiteko. Jakinarazi dutenez, “herrien antolamenduak eta diseinuak lotura zuzena dauka kaleetan dagoen indarkeriarekin”. Tailerrean parte hartzeko bigarren zita zapatuan izango da, goizeko 11:00etatik 13:30era. 

Izena emateko: 94 658 27 12 (Udaleko Berdintasun Saila)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!