Nikaraguan etxeak egiteko 1.565,41 euro batu dituzte

Anboto 2008ko abe. 18a, 11:51

Kainabera gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako Elkartasun Jaialdian, 1.565 euro batu dituzte. Nikaraguako Mozonte herrian etxe duinak eraikitzeko proiektura bideratuko da diru hori. Jaialdian parte hartu zuten guztiei eta bertaratu zirenei eskerrak eman gura izan dizkie Kainaberak.

Arriola antzokiak hartutako Elkartasun Jaialdian Elorrioko ikastetxeek, koruek, musika eskolak, dantza eskolak eta abeslariek parte hartu zuten eta antolatzaileek izandako arrakasta nabarmendu dute.

Mozonte eta inguruetako herrixketako arazo handienetakoa Chagas gaixotasuna da; etxeetako hormetako arrakaletan bizi den zomorro bat da sorburua. Jente asko kutsatzen ei du gaixotasun larri horrek. “Nerbio sisteman, bihotzean eta liseriketa aparatuan eragiten du, eta tratamendurik barik hilkorra izan liteke”, Kainaberakoek azaldu dutenez: “Sufritzen dutenak behartsuak direnez, enpresa farmazeutikoek ez diete garrantzirik emoten”.

Etxe bakotxa, 3.600 euro
Osasunerako kaltegarri diren beste faktore batzuk ere badira Mozonten: tximinirik bako ezkaratzak, desnutrizioa, familia handiak espazio txikian… Horren aurrean, Kainaberaren bitartez, etxe “duinak” egiteko egitasmoa abiatu dute, apurka-apurka aurrera doana. Udalak ere bertan etxe bi egiteko diru-laguntza eman du orain dela denpora gutxi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!