Juan Izurrategi gogoan

Anboto 2008ko abe. 1a, 09:48

Juan Izurrategi Dueñasko kartzelan hil zela 70 urte bete direla gogoratu dute asteburuan Elorrion. Izurrategi 40 urtez Elorrioko abadea izan zen. Udalak eta Gerediaga Elkarteak antolatutako ekitaldian gogoratu dutenez, "lan handia egin zuen euskal kulturaren alde". 1933an lehen ikastola sortzen parte hartu zuen. 1937an kartzelaratu zuten eta 64 urte zituela hil zen. 1973an bere gorpuzkiak Elorriora ekarri zituzten. Domeka eguerdian, lore eskaintza, aurreskua eta bertsoak eskaini zizkioten hilerrian. 12:00etan, Udaletxean oroimen ekitaldia burutu zuten. Ondoren, Iñaki Goiogana historialariak hitzalda eman zuen.

Juan Izurrategi Dueñasko kartzelan hil zela 70 urte bete direla gogoratu dute asteburuan Elorrion. Izurrategi 40 urtez Elorrioko abadea izan zen. Udalak eta Gerediaga Elkarteak antolatutako ekitaldian gogoratu dutenez, "lan handia egin zuen euskal kulturaren alde". 1933an lehen ikastola sortzen parte hartu zuen. 1937an kartzelaratu zuten eta 64 urte zituela hil zen. 1973an bere gorpuzkiak Elorriora ekarri zituzten.

Domeka eguerdian, lore eskaintza, aurreskua eta bertsoak eskaini zizkioten hilerrian. 12:00etan, Udaletxean oroimen ekitaldia burutu zuten. Ondoren, Iñaki Goiogana historialariak hitzalda eman zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!