Aurkeztu berri den Euskarazko Produktuen Katalogoa oinarri moduan hartuta, jolas-gunea sortuko dute, abenduaren 2an eta 3an, Iturri kultur etxean. Udalak eratu eta Berbaro elkarteak kudeatuta, euskarazko produktuak ezagutu eta eurekin jarduteko aukera eskainiko zaie neska-mutil eta gurasoei.
Ginkana baten bitartez hainbat jolasetan jardutea izango dute Haur Hezkuntzako gaztetxoek, 17:00etatik aurrera; Lehen Hezkuntzakoek Oka jokoa erabiliko dute, 18:30ean hasita. Neska-mutilek gurasoekin batera egingo dute jolasean. Ikastetxeetan eman behar dute izena parte hartu gura duten gaztetxoek. Iaz hasi zen Berbaro Elorrio eta Lekeition jolas-guneak kudeatzen. Orduan, Elorrion 40 bat umek parte hartu zuten bertan.