Lur ez urbanizagarria eta ingurumena hartuko dituzte aztergai

Anboto 2008ko aza. 20a, 15:33

Hiri-ordenazioko Udal Plan Orokorrak behar dituen egiturazko ordenamendua eta ordenazio zehaztua jasoko dituen agiriak idatziko ditu Juan Ramon Lombera arkitektoak.

Hiri-ordenazioko Udal Plan Orokorrak behar dituen egiturazko ordenamendua eta ordenazio zehaztua jasoko dituen agiriak idatziko ditu Juan Ramon Lombera arkitektoak.

Horretarako, 68.900 euroko aurrekontua izango du, eta Denon artean prozesuaren zein eztabaida politikoaren ondorioak jasoko dituen agiria martxorako edukitzea aurreikusi dute. Berak aztertutako Plan Orokorraren aurreagiria landu dute urriko mahai tematikoetan.

Azkena falta da: Lur ez urbanizagarria eta ingurumena, aurreikusi gabeko 5. mahaia da. Astelehenean batuko dira, 19:00etan Iturriko aretoan. Oro har, 85 lagunek jardun dute mahaiotan; azken jardunaldia, abenduaren 11n izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!