Kutsadura neurtzea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Anboto 2008ko aza. 20a, 14:14

Legebiltzarrak Elorrion PM10a, SO2a, COa, NO2-NOa eta ozonoa (O3) neurtuko dituen neurgailu finkoa jartzea eskatuko dio Jaurlaritzari, Aralarren ekimenez PSE-EE eta PPrekin adostuta aurkeztu eta onartutako legez besteko proposamenean.

Legebiltzarrak Elorrion PM10a, SO2a, COa, NO2-NOa eta ozonoa (O3) neurtuko dituen neurgailu finkoa jartzea eskatuko dio Jaurlaritzari, Aralarren ekimenez  PSE-EE eta PPrekin adostuta aurkeztu eta onartutako legez besteko proposamenean.

Batzen diren datuak Jaurlaritzak EAEn kudeatzen duen airearen kalitatearen sarean sartzeko ere eskatu dute. Horrezaz gainera, elorriarren “osasuna babesteko asmoz”, neurgailuon datuak bildu eta aztertu ondoren aire kutsadura muga legalak gainditzen direnerako protokolo zehatzak diseinatu eta abian jartzea eskatu zaio Jaurlaritzari.

Airearen kutsadura elorriarrak azken 10-15 urtean arduratu dituen gaia dela adierazi dute, eta ardura horrek Udalaren bitartez bideratu diren arren, hainbat bider Jaurlaritzari ere helarazi zaiola nabarmendu. Ondorioz, Ingurumen Sailak Elorrion airearen kalitatea neurtzeko hiru kanpaina egin dituela gogoratu dute, kutsadura neurgailu mugikorrak erabiliz; bakoitzean, 2-3 tokitan egin dira neurketak. Azkena 2007ko ekainean amaitu zen.

Kutsatzaile nagusia: PM10a


Kutsatzaile nagusia PM10a da, datu  guztiak aztertuta ondorioztatu denez. Egoera “larrituz” joan ei da, eta, azken datuen arabera, gaur egun indarrean dagoen legeak markatzen dituen mugak “sarritan” gainditzen dira Elorrion. Iturri nagusiak burdinolak edo galdategiak ei dira; “bereziki, Fytasa”, azken txostenaren arabera. Beste kutsatzaileak, “metereologiaren eraginez Ibaizabal haranetik zehar sortu edo garraiatzen” ei dira, “Elorrio eta Erletxe bitartean”. Zornotza eta Durangoko neurgailu finkoen informazioa osotzeko, Elorrion beste bat jartzeari “ezinbestekoa” deritze.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!